Kidea, SUAREN ARTEGINTZA EUSKAL HERRIAN GAINDI

Kidea, 2005ean sortua, supazter eta egurrezko berogailu sortzaile eta instalatzailea da. Ardura, supazter baten pentsatzea epe luzerako proiektu bat da. Jean-Jacques Etcheberry (suaren artegintzan 30 urteko esperientziaduna) buru duen familia enpresa honek, bezeroak, ametsetik gauzatzera laguntzen ditu. Kidea taldeak, 3D asmakuntzatik istalazio tekniko eta segurura, obratze urrats osoa menperatzen du.

Kideak  2008 tik geroz Ortzaizeko artisauen herrixkan finkatzea erabaki du. Gune hau arras dinamikoa da, trebetasun anitzeko artisauak biltzen dituelako.

Zinezko partaidetza iraunkorra

 

« Kidea » izenaren hautua berez egin da jakinik, enpresaren sortzaileentzat bezero eta kolaboratzaileen arteko lankidetza funtsezkoa dela. Hain zuzen ere, kalitatezko supazter eta berogailuak elgarrekin baizik ezin ditugulako sortu.

Kidearen baloreak ?

  • Aditzea
  • Sormena eta eskaintza anitza
  • Gaitasuna eta esperientzia

Balore hauek, enpresaren zurtoinak dira. Eguneroko lana elikatzen dute, eraikuntza mailan kalitatezko ekoizpen iraunkorren proposatzeko.

Kidea fabricant cheminées

Supazterrak biltzen gaitu, berotzen, pozten.

dessin cheminée Kidea

Kidearen trebetasun eta aholkuak, ideiatik pindarreraino

 

Kidearen elkarlan eta gaitasunei esker, supazter ala berogailu bat kasik nun nahi sortu daiteke, izan etxe zahar edo garaikide batean, apartamendu batean…

Sortzaile eta teknikari gisa, Kideak orori pentsatzen du : aurreikuste marrazkiak, supazter ala berogailuaren integrazioa etxearen baitan, obren segipena, instalazio teknikoa, segurtasunaren bermea, berogailuaren optimizazioa…Deus ez da gutietsia.

Supazter ala berogailuaren sortzerako etapa guziak aurki itzazu.

Sua piztea, zinezko erritual bat

 

Suaren piztea, gure arbasoen erritual, gaur egungo gizartean poliki poliki ahantzia izan da. Baina ongi izaitearen eskeak, berriz gauza sinple eta eskuragarrietara, funtsezko beharretara ekarri gaitu. Supazterrak biltzen gaitu, berotzen, pozten.

Les Artisans du Feu

Konfiantzazko labela : Kidea Les Artisans du Feu taldearen baitan da; Talde honek suaren artegintzari doazkion balore eta jakintzak partekatzen dituzten enpresa frango juntatzen ditu

Gure katalogoa