Supazter eta berogailu : zer hautatu ?

Supazter edo berogailu baten artean nola hautatu? Hau da pausatzen den lehen galdera, suaren inguruko espazio baten proiektu bat gogoan pizten den momentuan. Ongi hautatzeko, bakoitzaren berezitasunak eta bien arteko desberdintasunak ezagutu behar dira. Supazter edo berogailu batek beroa eta erosotasuna ekartzen digu baina horrez gain, etxeari arima bat gehitzen dio.

Aholku gehiagorentzat ez ezazula duda Kidearekin trukatzea ! Urteetan zehar, galde frangori erantzun diegu, klasikoenetarik ez ohizkoenetara.

Supazter eta berogailu : zoin desberdintasun ?

 

Supazter bat zure etxe barneari egokitua, sualdia egiteko leku batez eta gordea den kebide batez osatua da. Honen apainketa zure gustu eta beharren arabera, elgarrekin gogoetatzen dugu.

Berogailu bat, jadanik jantzia den supazter hetsi bat da, bertan erregai bat erretzen da. Honentzat ere kebide bat beharrezkoa da baina hau gehinetan agerian egoiten da.

Supazter eta berogailu desberdinak : nola egin ez nahasteko ?

 

Behako batez, instalazioa aitzin jakin beharreko guzia, gogoan atxik ! Material mota desberdinak eta bakoitzaren berezitasunak laburbildu dizkizugu.

3 supazter motak

cheminée à foyer ouvert Kidea

Supazter idekia

  • tradizionala
  • errendimendu ahula
cheminée à foyer fermé Kidea

Supazter hetsia

  • errendimendu ona
  • konbektore naturala
cheminée à insert Kidea

Supazter txertatua

  • errendimendu ona
  • konbektore naturala
  • haizagailuarekilako konbektore baten aukera

3 berogailu motak

poêle a bûches de bois Kidéa

Egurrezko berogailua

  • konbektore naturala
  • labeduna izan daiteke
poêle a granulés Kidéa

Egur pikorrezko berogailua

  • konbektore naturala
  • haizagailuarekilako konbektore baten aukera
  • erregulatze autonomoa ukan dezake
poêle de masse Kidéa

Masazko berogailua

  • eguzki izpien gisara berotzen du
  • labeduna izan daiteke
  • harri naturalak

Dena dela eta, kebide bat baitezpadakoa da.

Jakin ezazu : konbekzioak airea berotzen du, izpiek aldiz gorputz eta objektuak.

Hautua egiterakoan pausatu beharreko 5 galderak

 

Zure Kideako aholkularieri esker, galdera egokiak pausa izkizu zure buruari :

1) Berogailu nagusi edo osagarria ?
2) Zoin berotze ahalmen ?
3) Zoin erregai erabili ?
4) Zoin tokitan ?
5) Zoin estetika ?

questions cheminée poêle

Finantzamenduarendako esku ukaldia

 

Baldintzapeko diruztatze laguntza batzu badira :

  • Kideak supazter edo berogailu bat instalatzen duelarik, %30eko zerga kreditua eskuratu daiteke profesionalen RGE (Reconnu Garant de l’Environnement) agiriari esker.
  • Materiala eta obratze lanaren prezioan BEZ (TVA) %5,5etara murrizten da.